servicio traducciones

Itzulpenak, Itzulpenen zerbitzua

Itzulpenen zerbitzua, itzultzea erraza da onlineko e-itzulpenekin.

Estudio Kpromosen itzulpenen zerbitzuak kalitate maila altuko itzulpenak eskaintzen ditu ondorengo hizkuntzen artean: italiera-espainola, espainiera-italiera, italiera-ingelesa, ingelera-italiera eta Interneteko gure orrian, e-traduzioni.com-en, agertzen diren hizkuntza guztietan.

Itzulpen zerbitzuak maila profesionaleko itzulpenen maila estandarra, prezio lehiakorrak eta bezeroaren eskaerak betetzeko arreta ere gehitzen ditu. Itzulpen bakoitza xede hizkuntzetako herrialdeetan edo ama hizkuntza hori bera duten itzultzaileek egin ohi dute, beti itzulpen zehatza eta xede tokiko kulturara egokitutakoa eskainiz. Zerbitzuak itzultzaile adituek eskaintzen diguten lankidetza du berme, eskarmentu profesional handia dutenek ematen dutena.

Itzulpengintzak dokumentazio teknikoa, legala edo espezializatua behar du eta, horretarako, adituak erabili behar dira, hizkuntzaren eta lantzen den gaiaren ezagutza egokia dutenak. Eskaintzen dugun itzulpen zerbitzuaren helburua egokiena den irtenbiderantz bideratzea da, itzulpen egokia izateko, behar adinako trebakuntza eta eskarmentua duten eta xede hizkuntza gisa ama hizkuntza hori bera duten pertsonek egindakoa, itzuli beharreko agiriak eskatzen duen sektore zehatzekoek egindakoa, alegia. Denbora laburrean jaso ahalko duzu zure testua itzulita, finantza arlokoa, legala, teknikoa, informatika gaietakoa, medikuntza edo farmazia arlokoa izanda ere, besteak beste. Zure beharra itzulpen bizkorra jasotzea bada, itzulpen arinak, guztia posible da e-traduzioni.com webgunean.

Dokumentuak, eskutitzak, artikuluak eta liburuak edo eskuliburuak itzuli behar dituen ororentzat e-traduzioni.com toki ezin hobea da; webgune honek zuzenean zure beharren arabera egokiena den itzultzailea kontratatzeko aukera eskaintzen dizu. Hori dela eta, itzultzaile independenteentzat enkargu berriak jasotzeko aukera bikaina da. E-traduzioni.com itzultzaile independenteen gunea da, onlineko itzulpengintza alorrean lan egin ahal izateko aukera.

itzulpenak Euskal Herria
e-traduzioni.com y worldtranslations.info
Estudio Kpromosko Alessandro Folghera
, Cód. IVA: 02451470989
www.e-traduzioni.com worldtranslations.info
e-mail: contact@worldtranslations.info © derechos reservados